jueves, 22 de noviembre de 2007

hijitoen kontrako prejuizioen aurkako kanpaina

Bideo txiki honetan oso ondo plasmatzen da gure artean izaten ditugun pentsamendu prejuiziodunak, kontretuki hijitoekin. Bideo honetan agertzen diren egoera asko gure eguneroko bizitzan agertzen dira. Pentsa dezagun nola erreakzionatzen garen.

miércoles, 7 de noviembre de 2007

BASTERTUENAK:

Gure gizartean baztertutak dauden pertsona motak, bere egoera edo izaeragatik hurrengo hauek dira gehien bat:

  • pobrezian daudenak: txiroak, eskaleak...
  • homosexualak: transexualak, gay, lesbianak...
  • etnia eta kultura desberdinekoak: arabiarrak, hijitoak, afrikarrak, musulmanak...
  • "talde" edo hiriko "tribu"etan daudenak (hala ere, esan behar da, talde hauek askotan beraiek bastertzen direla, gizarteari buruzko prejuizioak ere dituztelako): gotikoak, punk, skinhead, psychobillyak, etabar.
  • jarrera iraultzaileak dituztenak, arau sozialak errespetatzen ez dituztenak, ohitura txarrak dituztenak: alkoholikoak, drogazaleak...kartzelan egon diren pertsonak...
  • ere aipatu beharra dago emakumeen egoera herrialde askotan: zapalduta egon da eta egongo da beti, erlijio edo kulturaren kontuagatik, baina ez dituzte eskubiderik ezta hitza.

Beraz, asko dira gizartearen prejuizioak jasatzen dituzten taldeak.

Nola konpondu dezakegu egoera hau? Egia esanda, prejuizioak beti egongo dira, baina gizarte irekiago eta toleranteago baten alde egin behar da. "open minded" bihurtu behar dugu gure buruak, eta honetarako bidea, gehien bat, hezkuntzan dago, eta oso garrantzitsua baita ere irakurtzen eta bidaiatzen.

Ondorioz, zeintzuk dira XXI. mendeko gizarte mendebaldar honetan gure arteko prejuiziorik arruntenak?Nire ustez bi mota orokorretan sailkatu ditzakegu: itzurarenak, eta jokaera eta jarrerarenak.Alde batetik, besteei ematen diogun lehenengo itzura oso inportantea da, honetaz abiatuta egingo dutelako gure balorazio eta iritzi bat (denborarekin hala ere aldatu daitekena) eta gure janskeraren bitartez munduari mezu bat eman nahi diogulako (erakutsi ahal dugu dirua daukagun edo ez, gure ideiak -gure arropan mezu idatzien bitartez -, gustuko dugun musika, nola sentitzen garen...)

Beste alde batetik, gure jarrera egoera sozialetan ere asko esaten du gure izaeraz: erakusten da ze motako hezkuntza jaso dugun eta besteekiko erlazioa nola izan nahi dugun (irekia, itxia, jende asko edo gutxirekin, entzule edo hizlari, etabar)Beraz, gure itzura eta jokaera saindu behar ditugula esan dezakegu.

Hurrengo zerrendan nire ustez gizarte mendebaldarrean pertsonak epaitzerakoan kontutan hartzen diren faktore batzuk aipatuko ditut eta kasu bakoitzean zeintzuk diren suposatzen diren kualitateak:

-arraza, etnia, erlijioa, kultura (arraza zuriko kristaua)

-sexualitatea (heterosexuala)

-klase soziala(maila ekonomikoa, intelektuala...) (maila ertain-altua, ikasketa unibertsitarioak)

-janskera, itzura fisikoa (argaltasuna, itzura ona, modan dagoen arropa edo marka garestizkoak)

-jarrera(norma sozialak errespetatu)

Hala ere, esan behar da pertsona guztiak ez dutela prejuizio hauek, baina bai gizartea orokorrean. Bultzatu behar dena kulturaniztasuna da, askatasun petsonala.

miércoles, 31 de octubre de 2007

ZER DA PREJUIZIOA?

Prejuizioa elkarbizitzatik sortzen da, diskriminatzeko, deskartatzeko, edo besteei menperatzeko, edo nahiagotasunarekin onartzeko (diskriminazio positiboa), aladura izan gabe, eta ona edo txarra den pentsatu gabe, edo iritzi subjektibo edo objektiboa den. Normalean talde baten kontrako jarrera da, talde horretakoa izateagatik bakarrik, suposatzen diren gaitasun on edo txar horiek betetzen dituela. Lehenengo taldearekiko iritzia egiten da eta gero pertsonari gehitzen zaio. Prejuizioa aurreebaliaketa bat da, besteengan daukagun aurretik egindako ideiak.

Prejuizio motarik arruntenak honako hauek dira:

jueves, 11 de octubre de 2007

argazkia: Gure burua aztertzen badugu, normalean ez dugu prejuiziodunak garela uste, baina gizartea orokorrean begiratzen, ezinezkoa da berdintasuna dagoela esatea: maila sozialak, ekonomikoak, intelektualak, etabar existitzen dira...eta benetan ez dute gure portaeran ezer gauzatzen? Gai hau interesatzen zaidalako eta guztiok arazo honen errudun eta partehartzaile garela uste dudanez nire bloga, gaur eguneko gizartean daukagun prejuizioei buruz izango da.

miércoles, 10 de octubre de 2007

nire aurkezpena

Kaixo guztioi! Nire izena Lucia da, eta Gizarte Hezkuntza 2. mailako ikaslea naiz. 19 urte ditut eta Bilbokoa naiz. Gustoko ditut musika, moda, zinema, irakurketa, etabar. Blog hau irakasgai bateko lanaren partea da, beraz, irakasgaia gahinditzeko beharrezkoa izango da egitea. Baina ere baliagarria izango dela espero dut, Teknologia Berriak aprobatzeaz aparte. Alde batetik, aukeratutako gaiari buruz ikastea espero dut, eta beste alde batetik, blog baten eraketan trebetasunak garatzea.